Bihar abiatuko dute Kabiezesko metro zerbitzua

GARRAIOA. Bihar eguerdian, 14:00etan, zabalduko dute Santurtziko Kabiezes auzoko metroaren geltoki berria. Sarrera bi ditu: bata, Lauaxeta kalean, eta bestea, Antonio Alzaga etorbidean. Beraz, bukatu dituzte 2009an abiatu zituzten bigarren lineako azken bi kilometroetako lanak.