Igogailu bat jarriko dute Basurtuko sarbide berrian

BILBO. Zorrotzatik Bilborako Basurtuko sarbidean igogailu publikoa jarriko du udalak, Bentazarrako bizilagunentzat. Errepidea Kaxtrexana eta Altamira auzoekaz lotzeko helburua du zerbitzuak. Feveren geltokiaren eskuin aldean jarriko dute.