SEXURAKO ERABILTZEN DEN HIZKUNTZAZ

Eguneroko bizimoduan zergatik jotzen den gaztelerara galdetuko du Oihan Vega aktoreak, bihar, Berrizen. Izan ere, Zergatik praktikatzen dugu sexua erdaraz? bakarrizketa egingo du, 20:00etan, kultur etxean. Euskararen erabilerari buruzko “hausnarketa gordina” egitea du helburu ikuskizunak. Hala aurreratu du aktoreak. Umorea, ironia eta sarkasmoa erabiliko ditu horretarako. Musikak, kantuek eta zinema aipamenek ere lekua izango dute bihar. Telebistako filmak erabiltzen ditu euskal zinemaren azterketa ironikoa egiteko. Era berean, musika baliatuko du gogoeta egiteko. Ikusleen parte hartzea sustatzen ahaleginduko da saio osoan.