Navaleko langileek itxialdia egin dute Portugaleten

2011tik izaten ari diren egoeraren harira, Navaleko langileek hainbat protesta ekintza egin dituzte aspaldion. Azkena atzo izan zen, Portugaleten. Euskal Herriko ontziolarik handieneko langileek manifestazioa egin zuten herrian barrena. Bukatzeko, itxialdia hasi dute udaletxeko atarian.