Abortuaren aldeko “prozesioa”, Bilbon

Abortatzearen Aldeko Bizkaiko Plataformak ekintza berezi bat antolatu du. Aste Santuko prozesioak gaur hasiko direla aprobetxatuta, Orgasmoen Alu Guztiz Santuaren prozesioa egingo dute arratsaldean. 20:30ean ipini dute hitzordua, Moyua plazan. Joateko asmoa dutenei beltzez jantzita joateko eskatu diete.

Asteon, gainera, beste ekintza bat ere egin dute. Hainbat lagunek Bilboko Santiago katedrala zigilatu zuten martitzenean, sinbolikoki, eta pankarta batzuk ipini zituzten. Haietan, “misoginoa eta patriarkala” izatea egotzi diote Eliza katolikoari.