Genero indarkeriaren biktimentzat bulego berria

GERNIKA-LUMO. Bizkaiko Foru Aldundiak Busturialdera zabalduko du genero indarkeriaren biktima diren andreei laguntza psikologikoa eta babesa eskaintzeko zerbitzua. Arreta deszentralizatu, eta eskualdeetan bulegoak irekitzen ari dira. Lea-Artibaik, Enkarterrik eta Hego Uribek badute. Orain Gernika-Lumon irekiko dute. Urtea bukatu aurretik Durangaldean eta Arratian ere izango dira.