Auzo Factory inauguratu dute, ekonomia sustatzeko

BILBO. Ibon Areso Bilboko alkateak Auzo Factory zentroa inauguratu du, Matiko auzoan. Hutsik zegoen zazpi solairuko udalaren eraikin batean ipini dute. Auzoko ekonomia eta merkataritza sustatzea da egitasmo berriaren asmoa. Enpresa eta sormen fabrika bat izango da, auzoko ekintzaileen eskura. Beheko solairuan ekintzak antolatzeko aukera izango dute Matikoko eragileek.