POLTSA BETE HEZURREZ IRITSI DA EUROPE

Europe talde suediarrak Bag of Bones azken lana aurkeztuko du gaur, Bilboko Santana 27 aretoan. 19:00etan zabalduko dituzte ateak. Ordubete geroago, Space Octopus taldeak berotuko du giroa. Ostean iritsiko da Stockholmgo talde mitikoaren ikuskizuna. Hain zuzen, 21:10 aldera aurkeztuko dute euren bederatzigarren estudioko lana. 1980ko hamarkadan sortu zen taldea. Hasiera batean Force izena hartu bazuten ere, Europe gisa bihurtu ziren ospetsu mundu osoan. The Final Countdown abestiak identifikatu ditu urteetan. Roch the Night, Carrie zein Superstitious ere ezin aipatugabe utzi. Sarrerak 40 euro pasatxoan daude salgai.