Jardunaldiak egingo ditu EH Bilduk, hiri berria definitzeko

Ibon Areso Bilboko alkate izendatzea gaitzetsi du EH Bilduk. “Agortuta dagoen ereduagaz jarraitzera” datorrela salatu du Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak: “Beti egon da EAJren hirigintza erabakien atzean”. Hori horrela, koalizioak beste hiri eredu bat defendatzen duela adierazi du. Eredu berri hori zein den definitzeko prozesuan murgilduta daude. Eta datorren astean, astelehenetik eguenera, Aldaketa abian izeneko jardunaldiak egingo dituzte, Bolsa udaltegian. Egun bakoitzean gai orokor baten inguruan egindako diagnostikoa azaldu eta gerturatuko diren herritarren iritziak jasoko dituzte. Astelehenean, besteak beste, ogasuna, enplegua eta gizarte eskubideak jorratuko dituzte.