Asteburuan jokatuko da 3. Enkarterriko Emakumeen Bira

Hirugarren urtez antolatu dute Enkarterriko Emakumeen Bira. Bi etapa izango ditu aurten ere, eta bihar eta etzi korrituko dira.

Zallako Euskadi plazatik abiatuko dira bihar lasterkariak, 16:30ean. Leku berean bukatuko dute ibilbidea, eskualdean 62 kilometro egin ostean. 850 metroko desnibela gainditu beharko dute.

Domekako saioak, Balmasedako San Severino izango du abiapuntu eta helmuga. 1.050 metroko desnibela dauka ibilbideak, eta 73 kilometro egingo dituzte, 10:45ean hasita.