Navalek kontratu berri bat izan lezake, laster

SESTAO. Naval ontziolako administrazio kontseiluak enpresa batzordeari jakinarazi dionez, “neurrian, baina baikorra” da kontratu berri bat izateko aukerari dagokionez. Holandako enpresa batentzako itsasontzi bat egiteko negoziazioa “azken faserantz” bideratuta dagoela azaldu die. “Bide onetik” doazela uste dute.