MILA ARBOLA, BIZITZA OSPATZEKO

6.000 intxaurrondo aldi berean banatuko dituzte bihar Zornotza, Durango, Forua, Getxo, Gueñes, Ispaster, Mungia eta Santurtzin. Zuhaitz Eguna egingo dute modu horretan. Landatu zuhaitz bat, landatu bizia lelo gisa hartuta, 12:00etan egingo dute banaketa masiboa. Irene Pardo Nekazaritza ahaldunak 1.000 zuhaitz banatu zituen martitzenean, Santurtzin —irudian—. Gainerako arbolak banatuko diren herrietara joateko deia egin du diputatuak.