Bidegorri guztiak lotzeko lanak adjudikatu dituzte

GETXO. Getxoko bederatzi eremutan zortzi kilometro bidegorri egiteko lanak adjudikatu ditu Getxoko Udalak. Hamabi astetan lanok bukatuta egotea aurreikusi dute. Udaberrian hasiko dituzten obra horiei esker bidegorrien eremu guztiak lotuko dituztela iragarri du udalak, 2012-2015 planak agintzen duen legez.