ELKARLANA ETORKIZUNA ALDATZEKO

Dantza eta txotxongiloak musikarekin nahasten dituen Bremengo musikariak ikuskizuna taularatuko du Gran Teatre de Liceuk, bihar eta etzi. Arriaga antzokian ikusi ahalko da. Bihar, 18:00etan aterako dira taula gainera, eta domekan, berriz, saio bi egingo dituzte: lehenengoa, 12:00etan, eta bigarrena, 18:00etan. Ekoizpena 3 urtetik gorako umeentzat da. Jabeen aldetik tratu txarrak sufritzen dituzten etxeko abere batzuen bizimoduari buruzko istorioa kontatuko dute pertsonaiek. Animaliek egoera horren aurka jaikitzea erabakiko dute; guztiek bat eginik eta buruari astindu bat emanda, zapalketa horri buelta ematen asmatuko dute.