EH Bilduk eskatu zuen irudiak udaletxetik kentzeko

Joan den otsailaren 13an aurkeztu zuen EH Bilduk frankismo garaiko alkateen erretratuak udaletxetik kentzeko ekimena. Biktimekiko “iraingarritzat” jo zuten irudiok korridoreetan egotea. PSE-EE ere koadrook kentzearen alde agertu zen; PPk, aldiz, proposamenaren aurkako jarrera agertu du hasieratik.