McDonald’s jatetxeak ere baimena lortu du

ABADIÑO. McDonald’s multinazionalak ere Abadiñon hanburger jatetxea jartzeko lizentzia eskuratu du. Udalak Burger King kateari duela gutxi eman zion baimena. Otordu lasterreko jatetxeak udarako zabaldu gura ditu ateak. Herriko eta eskualdeko hainbat elkarte kontra azaldu badira ere, alkateak argudiatu du bi enpresen proiektuek lege eskakizun guztiak bete dituztela.