Lehen hezkuntza publikoa eskatu dute Sopuertan

SOPUERTA. Sopuertako gurasoek salatu dute ezinezkoa zaiela euren seme-alabak herriko ikastetxe publikoan lehen hezkuntzan matrikulatzea. Jaurlaritzak dio eskola dagoen lurren jabetza agiriek ez dutela halakorik baimentzen. Baina guraso batzuek eskatutako txostenak dio interpretazio hori okerra dela. Presio egiteko, Sopuertako eskolan bertan matrikulatu dituzte umeak.