Debekatuta dago bi adopzio txosten irekita edukitzea

Espainiako legediaren arabera, adopzio eskaera bikoitza egin daiteke: bata, Espainiako naziotasuna duen umea jasotzeko, eta bestea, nazioarteko adopzio prozesu baterako. Baina bi prozesuetan adingabe bana adjudikatzen zaien unean, bietako baten alde egin beharko dute, eta beste txostena itxi egingo da.

Era berean, ezingo da tramitatu adopzio eskaerarik, eskatzailea haurdun badago edo emankortasun tratamenduak jasotzen ari bada. Behin adopzio txostena irekita dagoela haurdun geratuko balitz, prozedura eten egingo litzateke. Dena den, eskatzaileak hala agindu ezean, prozesua berriz irekitzeko aukera legoke, nahi izanez gero, behin umea jaiotakoan.