Adopzioen tramitazioa foru aldundiaren bidez egiten da

Adopzio prozesua bideratzeko, foru aldundiaren Gizarte Ekintza Sailera jo behar dute interesatuek, Haur, Gazte eta Familiarako Gizarte Zerbitzura. Umearen naziotasunaren arabera —Espainiakoa edo beste estatu batekoa—, bi azpisailetan banatuta dago. Batean zein bestean, prozedurak ezberdinak dira.