Udalaren izenean egindako dei faltsuez ohartarazi dute

GIZARTEA. Leioako Udaltzaingoak ohartarazi duenez, herriko adinekoak udalaren izenean egiten dizkieten telefono dei faltsuak jasotzen ari dira. Etxerako terapia zerbitzuak eskaintzen dizkiete dei horien bitartez. Udalak herritarrei gogorarazi die ez duela era horretako zerbitzuak eskaintzeko deirik egiten, herritarrek eurek eskatu behar dituztela.