Suhiltzaileen bi parke berri nahi ditu foru aldundiak

GIZARTEA. Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Saila suhiltzaile parke berri bi egiteko lursail bila dabil. Bata Busturialdean eraikiko lukete, eta bestea Enkarterrin, Gernika-Lumo eta Balmasedako parkeak ordezkatzeko. Dena den, argitu dute epe ertainera begirako proiektuak direla.