Neguko ekaitzek hildako pertsonak.

Kalte materialak izugarriak izan diren arren, ondorio larriagorik eragin du itsasoak aurtengo neguan. Urtarrilaren 28an kai muturrean argazkiak egiten ari zen gizon bat harrapatu zuen olatu batek Ondarroan. Itsasora erori, eta ito egin zen.