Metroan, maiztasun handiagoa gaur eta bihar

GIZARTEA. Inauterietako ospakizunak direla eta, Bilboko Metroak gaueko zerbitzua indartuko du bihar eta datorren asteko zapatuan. Bihar, 23:00etatik 06:00etara, 20 minutuan behin ibiliko dira trenak. Datorren astean, 15 eta 30 minutuan behin ibiliko dira, linearen arabera. Horrez gain, gaur ere tren gehiago ibiliko da, Athleticen futbol partida dela eta. Zerbitzua, bariku oro legez, 02:00etan bukatuko da.