Mercadona saltokia herrira iristeko prozesua, abian

GIZARTEA. Hilerri ondoko eremuaren hiri antolamendua aldatzea onartu berri du Sestaoko Udalak. 21.080 metro koadroko lurzorua hirugarren sektorerako eta zerbitzuetarako eremu bihurtu dute. Hartara, inguru horretan saltoki bat zabaltzeko bidea zabaldu dute. Mercadona supermerkatu kateak lurrok eskuratzeko interesa agertu du.