Etzi, basogintzari eskainitako azoka egingo dute Arrietan

Hileko lehen domekako azoka egingo dute igande goizean Arrietan. Zuhaitz eta fruitu arbolen hainbat haztegi elkartuko dira, ohiko ekoizleekin batera. Landareez gain, ortuari, esneki, txakolin, marmelada eta enparauak egongo dira salgai. Egur mozketaren erakustaldia eta zura lantzeko tresnen erakusketa ere izango dira. Gainera, bildots errez eginiko pintxoak banatuko dituzte.

Bihar, berriz, Baso ahaztuak izeneko dokumentala egongo da ikusgai. Ibai Pujana eta Maite Iurrebaso egileak ere egongo dira erakustaldian. 18:30ean izango da emanaldia. Horren ostean, Lurgaia fundazioak Arrietan basoa leheneratzeko egindako zuhaitz landaketa aurkeztuko du.