AGUR JENDETSUA MIKEL TRUEBARI

Bi mila lagunetik gora elkartu ziren domekan Santurtziko portuko kiroldegian, azken agurra emateko Mikel Truebari, alboko esklerosi amiotrofikoak jota otsailaren 8an hil zen santurtziarrari. 30 elkarte eta eragilek bat egin zuten, omenaldia elkarrekin antolatzeko. Musika, aurreskua eta lagunen eta senideen testigantzak izan ziren ekitaldian. Bederatzi urtez gaixotasunaren aurka borrokatu zen herritarrari agur esan zioten bertaratutakoek, irribarre berdeak zituzten kartulinak jasota.