Markus Lupertz, Arte Ederren museoan

ERAKUSKETA. Markus Lupertz 1963-2013 erakusketa ikusgai dago, astelehenaz geroztik, Bilboko Arte Ederren museoan. 91 lanek osatutako erakusketa da. Margolanak eta eskulturak dira. 1963tik 2013ra arteko lanak bost ataletan banatuta daude: III. Reicharen kritika, gizakiaren irudiaren ikerketa, mitologia eta tradizio klasikoa, paisaiak eta gorputz enborrak ageri dira, besteak beste.