Larru aldaketa

Durangoko euskara elkartea, Berbaro, 1989tik ari da lanean. 1994an izen bera zuen taberna ireki zuen alde zaharrean. Eta euskalgintza zein euskal kultura bultzatzeko hainbat egitasmo egiten zituzten han. Baina handitzeko apustua egin zuten 2004an: alde zaharreko tabernatik Landakoko hiltegi zaharrerako jauzia egitea erabaki zen. “Gizartea eta euskal komunitatea trinkotzeko topaleku bat behar genuen”, adierazi du Beñat Gaztelu-Urrutiak, Plateruenako Kultura koordinatzaileak. Kooperatiba moduan hasi zen Plateruena, eta jendearen diru ekarpenari esker lortu zuten martxan jartzea. Bederatziehun bazkide ditu Durangoko kafe antzokiak gaur egun.

Mota guztietako ekitaldiak eta egitasmoak egin dituzte ordutik. Hausnarketa prozesu batean dabiltza orain: “Noizbehinka, garbitegira joatea tokatzen da”, adierazi du Plateruenako kideak. Hamar urte beteko dituzte aurten, eta baikortasunez aitortu du proiektuak eguneratzea ezinbestekoa dela, dauden beharrizanei erantzuteko. “Duela hamar urteko beharrizanak eta gaur egungoak ez dira berak”. Kultura proiektua gaur egungo beharretara egokitzeko eztabaida prozesu batean murgildu dira aurten.

“Ez dugu larru berarekin dabilen sugea izan nahi. Larruak aldatuz joan behar dira, eguneratuz eta edukiak aldatuz”, aitortu du Gaztelu-Urrutiak. Horretarako, ezinbestekotzat dute herritarren parte hartzea: “Gizarteari ematen zaion zerbitzua izanda, herritarren parte hartzearekin aurrera atera beharreko proiektua da, eta hartu eman hori etengabekoa izan behar da”.

Komunikazioa, kudeaketa eta sarea izango dira eztabaida prozesuan landuko dituzten hiru zutabe nagusiak. “Eztabaidarako hiru ardatz horietan txertatuko dira kulturgintza, emakumeak eta gazteak”, nabarmendu du Gaztelu-Urrutiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz graduondoko ikasleen laguntza ere badute prozesua bideratzerako orduan.

Ekonomikoki garai zailak diren arren, ez dira “kikiltzen”, eta proiektuarekin aurrera jarraitzea beharrezkoa ikusten du Gaztelu-Urrutiak. Finantzazioa ostalaritzatik lortzeko ereduaren inguruan hausnartu beharko dela nabarmendu du.

Durangoko euskara elkartea, Berbaro, 1989tik ari da lanean. 1994an izen bera zuen taberna ireki zuen alde zaharrean. Eta euskalgintza zein euskal kultura bultzatzeko hainbat egitasmo egiten zituzten han. Baina handitzeko apustua egin zuten 2004an: alde zaharreko tabernatik Landakoko hiltegi zaharrerako jauzia egitea erabaki zen. "Gizartea eta euskal komunitatea trinkotzeko topaleku bat behar genuen", adierazi du BeƱat Gaztelu-Urrutiak, Plateruenako Kultura koordinatzaileak. Kooperatiba moduan hasi zen Plateruena, eta jendearen diru ekarpenari esker lortu zuten martxan jartzea. Bederatziehun bazkide ditu Durangoko kafe antzokiak gaur egun.

Mota guztietako ekitaldiak eta egitasmoak egin dituzte ordutik. Hausnarketa prozesu batean dabiltza orain: "Noizbehinka, garbitegira joatea tokatzen da", adierazi du Plateruenako kideak. Hamar urte beteko dituzte aurten, eta baikortasunez aitortu du proiektuak eguneratzea ezinbestekoa dela, dauden beharrizanei erantzuteko. "Duela hamar urteko beharrizanak eta gaur egungoak ez dira berak". Kultura proiektua gaur egungo beharretara egokitzeko eztabaida prozesu batean murgildu dira aurten.

"Ez dugu larru berarekin dabilen sugea izan nahi. Larruak aldatuz joan behar dira, eguneratuz eta edukiak aldatuz", aitortu du Gaztelu-Urrutiak. Horretarako, ezinbestekotzat dute herritarren parte hartzea: "Gizarteari ematen zaion zerbitzua izanda, herritarren parte hartzearekin aurrera atera beharreko proiektua da, eta hartu eman hori etengabekoa izan behar da".

Komunikazioa, kudeaketa eta sarea izango dira eztabaida prozesuan landuko dituzten hiru zutabe nagusiak. "Eztabaidarako hiru ardatz horietan txertatuko dira kulturgintza, emakumeak eta gazteak", nabarmendu du Gaztelu-Urrutiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz graduondoko ikasleen laguntza ere badute prozesua bideratzerako orduan.

Ekonomikoki garai zailak diren arren, ez dira "kikiltzen", eta proiektuarekin aurrera jarraitzea beharrezkoa ikusten du Gaztelu-Urrutiak. Finantzazioa ostalaritzatik lortzeko ereduaren inguruan hausnartu beharko dela nabarmendu du.