‘Keinuka mugaz gaindi’ filma estreinatuko dute ekainean

Kurkuluxetan kulturgunean sustatuta, giza balioak lantzeko pelikula bat grabatzen ari da. Zenbat Gara elkartearen barruko ume gunea da Kurkuluxetan. Hainbat egitasmo bultzatzen ditu haurren heziketa eta aisialdira begira; azkena, Euskal Herriko eta Kubako 5.000 haur egiten ari diren filma.

Adiskidetasunaren liburuarekin senidetu ziren herrialde bietako ikastetxeak. Ordutik, hartu-eman ugari izan dituzte, baina harago joan nahi izan dute, eta giza balioak lantzeko film bat egiten ari dira. Haiek dira egile eta protagonista. Dena den, adin guztientzako ikus-entzunezko lana da. Ekainean estreinatzeko asmoa dute, herrialde bietan aldi berean egingo duten ekitaldi batean.