ELKARTASUNA ADIERAZTEKO JAIALDIA

Euskal preso eta iheslariekiko elkartasuna azaltzeko, Kalerarock jaialdia egingo dute bihar, Durangon. 11:00etan ekingo diete kontzertuei, Landako gunean. 11 musika talde ariko dira, zuzenean, euren kantak abesten: Esne Beltza, Reincidentes, Kauta, Boikot, Itziarren semeak, Ze Esatek!, Arkada Social, Urtz, Trikizio, McOnak eta Gose, hain zuzen. Gero, Dj Bultxok musika jartzen jardungo du. Sarrerek 16 euro balio dute aurrez erosita; bertan, 20 euro.