Abadiño eta Berrizko lantegietako 146 langile kaleratuko ditu MZ enpresak

MZ enpresaren likidazio prozesuak bete-betean eragin die Durangaldeko langileei. Grupo Cosmos taldeak hartu du MZk Abadiñon duen lantokia. Eta taldeko arduradunek egindako adierazpenen arabera, Berrizko lantegia itxi eta 73 langileri kontratu mugagabea ezarriko zaie. Bestalde, kaleratutako langileentzat lan poltsa bat osatzeko asmoa duela iragarri du Cosmos taldeak. MZko langileen ordezkariek salatu dute enpresaren zuzendaritza batzordeak azken urtean kudeaketa “negargarria” egin duela. Adierazi dute Mercedes eroslea galdu arren eta likidazio prozesuan egon arren 2012an baino emaitza hobeak izan zituela 2013an MZ enpresak. Bestalde, ELAk salatu du langileak kaleratzeko orduan MZk ez dituela kontuan hartu horien adina, gaitasuna eta antzinatasunak.