Zabalik da Bilbo-Bilbo martxako izen ematea

BILBO. Martxoaren 16an egingo da aurten Bilbo-Bilbo bizikleta martxa. 15 urtetik gorakoek parte har dezakete. Aurten, behin betiko izen ematea egin aurretik, aurretiko izen ematea egitea derrigorrezkoa izango da. Zubiarte Merkataritza Zentroan gunea jarri dute horretarako. Parte hartzeko, 15 euro ordaindu beharko dute federatuek; gainontzekoek, berriz, 20 euro.