Parkeko langileen artean 30 urte baino gutxiago dituztenak.

Azken urteetan, igo egin da parkeko enpresetan beharrean dabiltzan ikerlarien batez besteko adina. Joera hori 2008an hasi ziren nabaritzen, krisi ekonomikoarekin batera. Langileen %26 ziren harako hartan 30 urtetik beherakoak; %23, 2009an; %22, 2010ean; %21, 2011n; eta %20, 2012ko azken datuen arabera.

“Burmuinen ihesa gai oso dramatikoa da, baina guk, oraingoz, ezin izan dugu kontrastatu ea batez bestekoa igotzea arazo horri zor zaion. Dena dela, argi dugu berrikuntzak odol berria eta ikerlari gazteak behar dituela ezinbestean”, dio Corresek.