Orduko 30 kilometroko muga ipintzea aztertzen ari dira

GALDAKAO. Herria zeharkatzen duten hainbat errepidetan orduko 30 kilometroko abiadura ezartzea aztertzen ari da Galdakaoko Udala. Iaz 17 pertsona harrapatu zituzten autoek, 2012an baino hamar pertsona gehiago. Datu horiek jaitsi nahi ditu udalak neurri horrekin. Horrez gainera, abiadura motelduz gero kutsadura kopurua ere jaitsi egingo dela adierazi du udalak.