Espainiako bandera jarri beharra salatu dute

OTXANDIO. Aste honetan bukatu zaio Otxandioko Udalari Espainiako bandera jartzeko epea. Domekan ekitaldi jendetsua egin zuten, “inposizioa” salatzeko. Frankismo garaiko eszenografia erabiliz egin zuten ekintza. Bandera jarrita dagoela adierazten duen plaka bat jarri nahi dute udaletxeko atarian. Eta herritarren babesa jasotzeko sinadurak biltzeko kanpaina abiatu dute.