LURRARI LEKUA HARTU DIO ITSASOAK

Itsasoa zakar sartu zen kostaldeko hainbat herritan, joan den domekan. Bizkaian, kalterik handienak Bermeon egin zituen: kai muturra apurtu zuten olatuek, baita Frantxuen Haitzetako horma ere —irudian—. Ura bertako lonjetara sartu zen, indarrez. Idurre Bideguren alkateak azaldu du lehentasuna bi hormok konpontzea izango dela. Beste herri batzuk ere gogor astindu zituen urak. Lekeition, esaterako, San Juan Talako eremuan sortu zuen kalte gehien.