Landare eta lorezaintza azoka egingo dute bihar

MARKINA-XEMEIN. Otsaila landare eta arbolak landatzeko hilabetea izaten da. Horregatik, Markina-Xemeinen landare eta lorezaintza azoka egingo dute, Lea-Artibaiko landa garapenerako elkartearen eskutik. Aurtengoa bihar egingo da, 10:00etatik 14:00etara. Lorategietarako loreak eta baserri eta basoetarako landareak ez ezik, bisitariak lanabesak erosteko aukera ere izango du.