Elikagaien banku bat martxan jarri dute

DERIO. Hamar boluntarioren laguntzarekin, elikagaien banku bat martxan jarri dute Derion. Bertako Elikagaien Elkarte Solidarioak kudeatzen du. 130 derioztar inguru baliatuko dira elkarte horren lanaz. Hilean behin jaso ahal izango dituzte elikagaiak, elkartearen lokalean. Jakiak Bizkaiko Elikagaien Bankutik hartzen ditu elkarteak, eta udalak lokal bat jarri du elikagaiok biltzeko.