Abortua ez da delitua, eskubidea baizik lelopean, elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek joan den barikuan, Barakaldon, justizia jauregiaren aurrean. Bildutakoek adierazi zuten berriz ere “sare klandestinoak” eratu beharko dituztela abortatu nahi duten emakumeei laguntzeko, Espainiako Gobernuak aurreikusten duen lege aldaketak aurrera egiten badu. “Eta hala behar badu izan, horixe egingo dugu”, ohartarazi zuten.