Zuzenean erraz irakurtzeko formatuan ere idazten dira

Zenbait idazlek zuzenean, erraz irakurtzeko formatuan idazten dituzte beren lanak. Era horretako egile gehienak emakumezkoak direla azaldu du Blanca Matak. Gainera, helduentzako lanak idazten dituzte, propio. Izan ere, era horretako liburuek helduen artean izan ohi dute arrakasta handiena, “ez dutelako aurkitzen beren beharrizanetara egokitutako materialik”. Ohiko formatuan idatzi arren, bere lanak irakurketa errazera moldatzeko baimena eman duen idazlerik ere badago. “Gutxi dira, baina egon, badaude”, esan du Matak. Jordi Sierra i Fabra kataluniarra da idazle horietako bat. Inma Chacon espainiarrak ere badauzka formatu horretara egokitutako liburu bi.