Euskarazko lan batzuk udaberrian argitaratuko dira

Oraingoz ez dago irakurketa errazera egokitutako euskarazko libururik. Hala ere, udaberrian agertuko dira lehenengoak. Fernando Morilloren Gaumin argitaletxeak lau lan itzuliko ditu, katalanetik eta gazteleratik. Morillok berak, bestalde, beste bi idatziko ditu, zuzenean, formatu horretan, euskaraz.