BI-625 errepiderako bi semaforo eskatu dituzte

ARRANKUDIAGA. Arrankudiagako Udalak bi semaforo eskatu dizkio foru aldundiari, BI-625 errepiderako. Dio ikusgarritasun arazoak dituela herritik igarotzen den tartean, eta auzo batetik bestera doazen oinezkoak arriskuan daudela gurutzatzerakoan. AP-68 autobidea hartu gura ez duten kamioiak ere hortik igarotzen dira. Horregatik, haren doakotasuna ere eskatu dute eskualdeko zatian.