URTE BERRIA HASTEKO, IKASTOLA BERRIA

Urte berria eraikin berriarekin estreinatu dute Karmelo ikastolako ikasle eta irakasleek. 2 urtetik 16ra arteko gazteak hartuko dituzte bertan. Bolueta auzoan dago eraikin berria, Mina eskola publikoaren ondoan. Bi ikastetxeak batuko zirelako beldurrak uxatu dira jada, eta bakoitzak bere bideari jarraituko dio, dagokion azpiegituran. Gabonetako oporrak aprobetxatu dituzte Santutxuko eraikin zaharretik beharrezko material guztia zentro berrira eramateko. Joan den eguaztenean egin zuten ikastolaren estreinaldia. 31 gela, bi patio, liburutegia, gimnasioa eta frontoia ditu, besteak beste, eraikin berriak.