ESPRESIO ANITZ, ‘HERRITMO’-N

Hainbat arte espresio lantzen dituen ikuskizuna taularatuko dute datorren asteko zapatuan, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, Oreka TX musika taldeak, Kukai dantza konpainiak eta Kalakan hirukoteak. Herritmo izeneko ikuskizunean, dantza, musika, kantua eta herri kirolak uztartuko dituzte. Herri kirolak ikuspegi artistiko batetik landuko dituzte lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta lanabesak soinu tresna gisa baliatuz. 20:30ean hasiko da saioa.