BBK Bilbao Good Hostel-ek urtebetean hartutako turista kopurua.

Elbarritasun bat duten pertsonek kudeatzen duten lehen ostatua da BBK Bilbao Good Hostel. Bolueta auzoan dago, eta urtebete darama zabalik. Tarte horretan, nazioarteko 8.000 turista hartu ditu; batez ere, Espainia, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batutik etorritakoak. Arduradunek esan dutenez, Aste Santuko oporretan “beteta egon da”. Proiektu honi esker, orotara, hamabi pertsonak lortu dute lanpostu bat. Txema Franco Lantegi Batuetako arduradunak adierazi duen moduan, lehenengo urte honen datuak “harrigarriak eta positiboak” dira.