Lezama Bizirik taldeak HAPO berria kritikatu du

LEZAMA. Eguaztenean onartu zuen Lezamako Udalak HAPO hiri antolamendurako plan orokor berria. Lezama Bizirik taldeak gogor kritikatu du, hainbat auzitegik bertan behera utzi dituzten eraikuntza arauak jasoak dituelako. Taldeak ohartarazi du LZPak uholdeak egonez gero Txopetxako lursailak urpean geratzeko arriskua dagoela esan arren etxebizitzak eraiki nahi dituela udalak. Gainera, nahiz eta herrian 200 etxebizitza hutsik dauden beste 500 eraikitzeko asmoa dagoela ere salatu du.