Leku arriskutsuen mapa berrituko du udalak

SESTAO. PPk proposatu eta alderdi guztiek babestu ostean, Sestaoko Udalak herrian dauden andreentzako leku arriskutsuen mapa berrituko du. Azkena duela hiru urte egin zuten. Udalak jakinarazi duenez, orduan aurkitu ziren 28etatik 19 dagoeneko hobetu dituzte.