‘JOLLE’-K ZABORRA BAINO EZ DU EKARRI

Ipar Atlantikoan sortutako ziklogenesi lehergarria euskal kostaldera arte iritsiko zela eta, astelehenean alerta laranja ezarri zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Itsasora irteteko eta itsas bazterretik ibiltzeko debekua ere ezarri zuten. Haizea zakar ibili zen, eta bost metroko olatuak izan ziren. Hala ere, azkenean ez du espero besteko kalterik eragin Bizkaian. Hondartzak zaborrez bete ditu itsasoak. Astebururako, ekaitz eta kazkabar arriskua iragarri dute.