Gormutuen mundua gertutik ezagutu behar du profesionalak

Nora Olazabal keinu hizkuntzan aditua eta mediku laguntzailea da sortu den unitatean. Hark azaltzen duen moduan, entzumen urritasunaren gradu guztiak ikusiko dituzte Basurtun; keinu hizkuntzarekin aritzen direnak eta aho hizkuntza darabiltenak.

Olazabalek dioenez, keinu hizkuntza menperatu eta gormutuen munduarekin kontaktuan egon behar du profesionalak. Gainera, haurren familiekin ere hitz egin behar da jarraipena ahalik eta osoena izan dadin. Adibidez, jostailuak hartzen dira, eta familiaren funtzionamendua antzezten da umeekin. “Esperientzia ona” da; bakartuta egon denak asko eskertzen du ematen zaion erraztasuna .