Galeako itsasargia birgaituko dute aurten

GETXO. Getxoko Udalak Galeako gotorlekuan dagoen itsasargia birgaitzea erabaki du. Lan horiek aurten egingo dituzte. Aurretik, baina, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Mineralogia eta Petrologia Sailak eraikuntzaren egoera zein den aztertuko du, eta harriaren higadura zerk eragin duen zehazten saiatuko dira.